XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

226. D: 4'29''; A: 180 p /m.

Burdinezko persiana bat jaisten dute.

Dendako gizonak aurpegira begiratzen dio lehendabizi eta gero zangoetara.

Jolasean dabiltzan haur batzuen pelota bere oin parean geratzen da.

Ezker aldera jotzen du eta eskailera igoz enparantza ikusten du.

Txikia da.

Erdian burdinezko irudi bat dago, gizon bat belaunetan liburu bat duelarik, harri batetan eseria.

RIEMMES-KO HIRIAK JEAN BOUVET HISTORIADORE OSPETSUARI 1.881.

Ezkon zintezke.

Maurice-rekin?.

Bera ere ondatzeko?.

Maitasuna egin genuenean ere ez ote ninan maite?.

Dena dela ezkontzea soluzio bezala ez.

Ez.

Motor hotsa oso urrutitik bezala datorkio.

Enparantza txikia beste mundu batean dagoela dirudi, norbaiten kapritxuz han jarria edo norbaiti ahaztua bezala, haizeak adarrak mugitzen dizkion zuhaitz harekin.

Bere enborra ukitzen du, hiriko...

227. Aurreko textua bi aldiz kopia ezazu.

228. D: 5'59''; A: 180 p /m.

Zer dio Eliza Amak?.

Bekatua dela esanen din.

Dena dun bekatu.

Ezkon aurretik maitasuna egitea ere bekatudun.

Baina hau handiagoa noski.

Bekatuen mailan... Soeur Felicitas ez zitzaidan inoiz ere abortuaz mintzatu, pelikula gaiztoez bakarrik.

Pelikula gaiztoak ikustea bekatu dun.

Emakumeak esandako kalean ezker eta eskuin aldeko balkoiak ia ukitu egiten dira.

Kaineritako ur hotsa oso fuertea entzuten da.

Ez lidake inork ere aurpegira begiratuko.

Ba nire Gisèle hau ez da sekulan ere mutilekin ibiltzen, beti estudiatzen, ni oso kezkatua nauk benetan.

Orain izan zaitez erresponsablea.

Hori naiz.

Jaiotzen utziko banio izaki errukigarri bat izanen hunan.

Eskailerak, bustiak dizdiratsu daude.

Antxetak bere buru gainetik pasatzen dira, beti bezala zoro oihuka.

Riemmes-ko lakua, lakuak mugitzen diren gezurrezko olatu horiekin mugitzen da.

Ordenik gabe, indarrik gabe...

Zer eginen dinat bestela, haurra egin eta utzi?.

Eta hori berriz ez dun krimena.

Haurra bularretik eranstea; norberaren begiak bere begietan, orduan a...